Zilarrezko domina Andoaingo Piano Jaialdian

Noaua Aldizkaria 2014ko otsailaren 18a

Asteburuan Piano Jaialdia ospatu zen Andoainen. Zumarteko bi ikasle aritu ziren: Nahia Franco Hernani eta Pello Ibargoyen Alvarez bikotea, eta zilarrezko dominarekin etxeratu ziren. “Lan gogorra egin zuten baina oso gustora geratu ziren lortutako sariarekin”, hala adierazi digute Zumarte Musika Eskolako kideek.