Santixabeletako jai egunak finkatzeko bilera, otsailaren 24an

Noaua Aldizkaria 2014ko otsailaren 19a

2014ko herriko festak noiztik noiz arte izango diren soilik ez, datozen Santixabeletarako proposamenak ere biltzen hasi nahi du Jai Batzordeak, datorren astelehenerako, otsailaren 24rako deitu duen bileran. Hitzordua  arratsaldeko 18:00etarako finkatu dute, Potxoenean. Bilerara gerturatzeko gonbita luzatzen diete, bereziki, Santixabelak antolatzeko lanetan parte hartu asmo duten guztiei:

"Iritsi zaigu berriz ere Santixabel Jaiak antolatzen hasteko garaia. Jaiak antolatzeko lehen bilera otsailaren 24an izango da, 18:00etan Potxoenean. Bilera honetan bi lan egin nahi dira: Santixabeletako egutegia finkatu eta jaietarako proposamenak bildu. Aurtengo Santixabel Jaien antolaketan parte hartu nahi baduzu, zatoz otsailaren 24ko bilerara!".