Gure Esku Dago bilgunekoen asteroko bilera, ostiralean

Noaua Aldizkaria 2014ko ots. 19a, 00:00

Ekainaren 8ko erabakitze eskubidearen aldeko giza-katea girotzen jarraitzeko, beste bi hitzordu berri datozen asteotarako:

Otsailak 21, ostirala
18:00 Bilera irekia Potxoenean.

Martxoak 2, igandea
12:00etatik aurrera, informazio eta izen emateko mahaia frontoi inguruan.

Antolatzailea: Gure Esku Dago Usurbil.

Metroa, 5 eurotan
Gogoan izan, ekainaren 8an Durango Iruñearekin lotuko duen giza-katean parte hartzeko, aurrez izena eman beharra dagoela. Herritar bakoitzak metro bat erosi behar du 5 eurotan. Trukean, 123 kilometro luze izango dituen ekimenerako motxila eta zapi bana jasoko du. Euskal Herri osoan gutxienez 50.000 lagun biltzeko erronka jarri dute antolatzaileek. Usurbilen 400 bildu nahi dituzte. Herritarrak jada apuntatzen hasiak dira. Izena eman dutenen zerrenda, Sutegiko erakusketa aretoko horman ikus daiteke. Hurrengo hilabete hauetan apuntatu direnen kopuruak gora nola egiten duen ikusi ahal izango da bertan. Ekainaren 8ko erabakitze eskubidearen aldeko ekimenean parte hartzeko eremua ere zehaztua dute usurbildarrek; Uharte-Arakilera gerturatu beharko dute.