Agenda bete astebururako Usurbilgo Gaztetxean. Hasteko, ostiral gauean, "Sexu genero sistema irauliz” hitzaldi eta mahai ingurua Kattalin Minerrekin. “Gaur egun botere kapitalista heteropatriarkarrak indarrez mantentzen duen sexu genero sistema aztertu eta berau iraultzeko ildoen inguruan hausnartuko dugu. Beraz, gazte, emakume, langile… animatu betaurreko moreak janztera!”, luzatu dute gonbita antolatzaileek, Ernai Usurbil eta Usurbilgo Gazte Asanbladak.
Kontzertu gaua larunbatean
Bestalde, martxoaren 8ko Emakume Langileen Egunaren harira, Usurbilgo Gazte Asanblada eta Ernai Usurbil zenbait ekimen prestatzen ari dira. Zehaztasun gehiagoren berri, datorren astekarian. Baina lehenago, kontzertu gaua deitu dute larunbaterako, otsailaren 22rako. Bertan Cant Explain (Orio), MKT (Zarautz) taldeekin batera, Desegin talde usurbildarrak joko du gaueko 23:00etatik aurrera. Deseginekoek grabatua duten lehen diskako abestiak joko dituzte estreinakoz. "Kaos I Lentejas" jaialdia finantzatzeko kontzertu gaua izango da otsailaren 22koa. Emanaldirako sarrera doakoa izango da. Taldeon emanaldiaren ostea, Dj batek girotuko du gunea:
Otsailak 21, ostirala
22:00 "Sexu genero sistema irauliz", hitzaldi eta mahai ingurua Kattalin Minerrekin.
Otsailak 22, larunbata
23:00 Kontzertu gaua, Desegin (Usurbil), Cant Explain (Orio) eta MKT (Zarautz) taldeekin. Ondoren, Dj Martx (70-80 hamarkadetako musika).
Martxoak 1, larunbata
21:30 Inauteri Festako afaria. Txartelak aurrez salgai, NOAUA!n, Txiribogan eta Irratin.