Sorturen lehen urteurreneko bazkaritarako txartelak, Aitzagan salgai

Noaua Aldizkaria 2014ko ots. 19a, 00:00

Oiartzungo Elorsoro Kiroldegian ospatuko du Sortuk igande honetan, otsailaren 23an, lehen urteurrena. Besteak beste, bazkaria antolatu dute bertan. Otordura joan nahi dutenek, txartelak salgai dituzte Aitzagan., 10 eurotan. Usurbilgo Sortutik Oiartzungo ospakizunetara joateko gonbita luzatzen dute. Honatx, iganderako antolatu duten egitaraua:

Otsailak 23, igandea
12:30 Ekitaldia.
14:30 Bazkari herrikoia eta erromeria.