Olatz Lasagabaster Foncalenteko espetxera lekualdatu dute

Noaua Aldizkaria 2014ko ots. 19a, 00:00

Patxi Uranga bere senarra dagoen gartzelara eraman dute Olatz Lasagabaster. Astelehenean iritsi zen Brievako espetxetik. "Aspaldidanik ari dira biak elkar ikusi ahal izateko espetxe berean elkartzeko eskaera egiten baina oraindik ez dute lortu. Epaileak baimena eman die baina ez dakigu, lehen bitan gertatu zaien bezala, aldi baterako egonaldia izango duen edo behin betiko destino eman ote dioten", hala adierazi digute Etxean Nahi Ditugu elkarteko kideek. Ia urtebete daramate elkar ikusi gabe. "Beraz, orain biek ala biek Alacanten daude, etxetik 780 kilometrora".