Urbil erosi dute, 61 milioi euroren truke

Noaua Aldizkaria 2014ko ots. 20a, 00:00

Hala zabaltzen ari dira zenbait hedabide. UBS-k kudeaturiko higiezin-fondo batek erosi du Urbil merkatal gunea, 61 milioi euroren truke, CBRE Global Investor delakoak kudeatzen duen fondo baterako. Hala berri eman du, antza, inbertsio hau erraztu duen Jones Lang LaSalle izeneko nazioarteko higiezinen aholkularitzatik. Euren esanetan, Urbil erosteak halako guneak "krisi garaian Espainiatik joandako epe luzerako inbertsoreentzako erakargarriak direla erakusten du. Inbertsore segmentu hau oso baliagarria da, segurtasuna eta egonkortasuna ematen dio merkatuari eta oportunistak izan eta aukera gehiago dituen balio erantsidun produktua bilatzen duten inbertsoreengandik bereizten da". Erosketa hau egitera bultzatu dituzten arrazoien artean, Urbil, Donostia inguruko eta Gipuzkoako erreferentziazko merkatal gunea dela deritzote. 

2000. urteko maiatzean inauguratu zuten Urbil. 34.752 metro karratu ditu, 62 lokal, 11 jatetxe, 8 zinema areto eta 2.533 aparkatzeko plaza. Eta Eroskik jabetzan izaten jarraituko duen hipermerkatua. 5 milioi bisitari izaten omen ditu urtero. Web orria ere badu, www.urbil.es , baina momentuz behintzat ez dute albiste honen inguruko aipamenik egin.