Punttuan, tutean eta musean aritu ostean, ostegun honetan, igel eta toka jokoetan lehiatuko dira Gure Pakea Elkarteko bazkideak. Aipatu moduan gaur arratsaldeko 16:00etatik aurrera Artzabalen. Jubilatuen bilguneak urtero moduan antolatu dituen bazkideen arteko txapelketen azken saioa izango da, otsailaren 20 honetakoa. Eta azken neurketon ostean, sariak banatu eta parte hartzaile guztiek askari ederra dastatu ahal izango dute. Herriko adinekoek arratsalde pasa polita dute beraz, gaur 16:00etatik aurrera Artzabalen.