3 landazain laguntzaile kontratatzeko lan deialdia

Noaua Aldizkaria 2014ko ots. 21a, 00:00

Hernaniko Udalak Donostia Mendebaldeko eskualdeko parke naturalak eta landa inguruneak zaintzeko hiru landazain laguntzaile kontratatuko ditu, bost hilabeterako. Horretarako, hautaketa prozesua deitu du. Interesdunek otsailaren 25era arteko tartea dute izen emateko. Ohar garrantzitsu bat: "Hautaketa prozesu honetan parte hartuko dutenak, Lanbiden izen ematea ziurtatua denean, eskaera bat egin beharko dute Hernaniko Udalan".

Gipuzkoako Foru Aldundiak, herrialdeko enplegu ekimenak sustatu eta langabetuak kontratatzeko emandako diru-laguntza bati esker egin du Hernaniko Udalak, eskualde mailako langabetuei zuzendua dagoen lan deialdi hau. 

Hautaketa prozesuan parte hartzeko, ondorengo baldintzak bete behar dira: 

-Lan eskatzaile gisa Lanbide erakundean izen emanda egotea, langabetu bezala

-Donostialdea Mendebaldeko udalerrietakoren batean erroldatua egotea (Usurbil, Lasarte-Oria,Andoain, Urnieta,Hernani,Astigarraga)

-Gidatzeko karneta izatea (kotxea izatea baloratuko da)

-Euskaraz mintzatzea

-Zuhaitzak kimatzen eta sasi-garbitzeko makina erabiltzen esperientzia izatea

 

Hautaketarako ondorengo hauek baloratuko dira:
-Diru Sarrerak bermatzeko Errentaren edo Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntzaren jasotzailea izatea 

-Langabezia laguntzarik edo prestaziorik ez jasotzea edo hileko 645,30 € baino gutxiago izatea

-Azkeneko lan harremana enplegu eskaintzaren data azken hamabi hilabetetan baino atzerago amaitu izana

-Hogeita hamar urte baino gutxiago edo berrogeita bost urte baino gehiago izatea

-Emakumezkoa izatea

Lan deialdi honen inguruko informazio gehiago: http://www.lanbide.net/