Emakumeon Egunari loturiko bertso-afarirako txartelak salgai

Noaua Aldizkaria 2014ko ots. 21a, 00:00

Martxoaren 8ari begira, Usurbilgo Gazte Asanbladak, Ernaik eta Parekidetasun Kontseiluak elkarlanean antolaturiko ekimenen artean dugu, martxoaren 6an, iluntzeko 21:00etatik aurrera Artzabalen ospatuko den bertso-afaria. Amaia Agirre gai jartzaile lanetan dela, hiru bertsolarik parte hartuko dute saioan; Miren Amurizak, Ane Labakak eta Alaia Martinek. Bertso eta bertso artean, menu goxo askoa dastatu ahal izango da Artzabalen: ongietorri aperitiboa, gula eta otarrainxka entsalada epela, entrekota goarnizioarekin, eta etxeko pantxineta txokolate beroarekin. Kafea eta edaria barne. Bertso-afarirako txartelak salgai daude jada 15 eurotan, Txiribogan eta Artzabalen. Txartelak erostea ez utzi azken momentura arte; bertso-afaritan 70 lagunentzako lekua egongo baita.

Martxoaren 6ko ekimen honez gain, hitzaldi, tailer, erakusketa edota kontzertu gau bat ere iragarri dituzte Usurbilgo Gazte Asanbladak, Ernaik eta Parekidetasun Kontseiluak, Martxoaren 8aren bueltarako.