Santixabelak prestatzeko lehen bilera, gaur 18:00etan Potxoenean

Noaua Aldizkaria 2014ko otsailaren 24a

2014ko herriko festak noiztik noiz arte izango diren eta datozen Santixabeletarako proposamenak biltzen hasi nahi du Jai Batzordeak, astelehen honetarako, otsailaren 24rako deitu duen bileran. Hitzordua  arratsaldeko 18:00etarako finkatu dute, Potxoenean. Bilerara gerturatzeko gonbita luzatzen diete, bereziki, Santixabelak antolatzeko lanetan parte hartu asmo duten guztiei:

"Iritsi zaigu berriz ere Santixabel Jaiak antolatzen hasteko garaia. Jaiak antolatzeko lehen bilera otsailaren 24an izango da, 18:00etan Potxoenean. Bilera honetan bi lan egin nahi dira: Santixabeletako egutegia finkatu eta jaietarako proposamenak bildu. Aurtengo Santixabel Jaien antolaketan parte hartu nahi baduzu, zatoz otsailaren 24ko bilerara!".