Inauteri Festako afaritarako txartelak, asteazkenera arte salgai

Noaua Aldizkaria 2014ko ots. 24a, 00:00

Inauterien astean gara jada. Hemen dugu mozorro festa. Usurbilen, bihar egingo diegu ongi etorria inauteriei, Zumarte Musika Eskolakoek Sutegin eskainiko duten kontzertu berezi batekin. Gogoan izan, ostiralean, otsailaren 28an ikasleen emanaldiak izango direla, eta larunbatean Inauteri Festa.

Inauteri Festa egunez, afaria antolatu da Usurbilgo Gaztetxean. Otordurako txartelek 13 eurotan salgai jarraitzen dute, NOAUA!ko egoitzan, Irratin eta Txiribogan. Asteazkenera, otsailaren 26ra arte eskuratu ahal izango dira. Gaztetxeko afariko menua, goxoa eta merkea; paella, solomoa eta postrea. 

INAUTERIETARAKO AGENDA
Otsailak 25, asteartea
18:30 Zumarteko Kantu-Kantari Taldearen eta Zumarte Abesbatzaren inauterietako kontzertua Sutegin.

Otsailak 28, ostirala
Udarregi Ikastola:
Haur Eskolan: mozorrotuta dantza egingo dute gelan eta 2 urtekoak Eguneko Zentrora bisitan joango dira. 
10:00 Lehen Hezkuntzako ikasleen desfilea.
11:15 HH, LH eta DBHko ikasleen emanaldia Oiardo Kiroldegian.

Aginagako Eskola Txikia:
14:30-16:00 Kalejira, txarangaz mozorrotuta. Ondoren, txokolatada.

Zubietako Eskola Txikia:
15:00 Ikasle eta irakasleek gurasoekin kalejira, txarangaz mozorrotuta; Alamandegi, frontoia eta Barazarretik barrena. Eskolan amaituko da. 


Martxoak 1, larunbata
12:00
 Erraldoi txiki eta handien kalejira, dultzaineroek lagunduta.
16:30 Karaoke Festa Gaztelekuan (Mozorrotuta etorri!!!).
18:00 Burrunbazale txarangarekin, kalejira Usurbilgo Gaztetxetik abiatuta.
21:30 Afaria Usurbilgo Gaztetxean. Ezinbestekoa mozorrotuta agertzea. Txartelak salgai 13 eurotan, NOAUA!n, Txiribogan eta Irratin, otsailaren 26ra arte.