Biharko osoko ohiko bilkurarako gai zerrenda prest

Noaua Aldizkaria 2014ko otsailaren 24a

Otsailak 25 bihar, hilabeteko azken asteartea, osoko ohiko bilkura eguna. Udalak ezagutzera eman du jada, zein izango den udalbatza osatzen duten kideek, astearte arratsaldeko 18:00etatik aurrera jorratuko dituzten gaiak. Gai zerrenda segidan, bere osotasunean:

1-Josune Urkola Larrarte andreak zinegotzi kargua hartzea.
2-Aurreko bilkurako aktaren onespena:
-2014/01/28ko ohiko bilkura.

3-Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2014ko urtarrilaren 18tik otsailaren 14ra: 2014/0059-2014/0132.
4-Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako S-4 (Txagañeta) Sektoreko Ezaugarri Fitxaren Aldaketa (10 Aldaketa) Puntualaren hasierako onespenerako dokumentuari aurkeztutako alegazioak erantzutea eta behin behingo onespena ematea.
5-Mendekotasun Prebentziorako Usurbilgo I. Udal Plana (2013-2017) onartzea.
6-Galderak, eskaerak eta mozioak:
6.1.-Mozioa:TÜV Rheinland Iberica S.A. enpresako lan gatazka, IAT-ITV Urnieta eta Irun.