Inauteriei ongi etorria gaur, Zumartekoen eskutik

Noaua Aldizkaria 2014ko ots. 25a, 00:00

Inauterietako emanaldi berezia eskainiko dute, iluntzeko 18:30etatik aurrera Sutegiko auditorioan. Zumarteko Kantu-Kantari Taldeak eta Zumarte Abesbatzak parte hartuko dute. Sarrera doakoa izango da. 

Ekitaldi honekin, inauteri giroan murgilduko gara. Ostiral eta larunbatean, mozorro festari loturiko hurrengo hitzorduak:

INAUTERIETARAKO AGENDA
Otsailak 25, asteartea
18:30 Zumarteko Kantu-Kantari Taldearen eta Zumarte Abesbatzaren inauterietako kontzertua Sutegin.

Otsailak 28, ostirala
Udarregi Ikastola:
Haur Eskolan: mozorrotuta dantza egingo dute gelan eta 2 urtekoak Eguneko Zentrora bisitan joango dira. 
10:00 Lehen Hezkuntzako ikasleen desfilea.
11:15 HH, LH eta DBHko ikasleen emanaldia Oiardo Kiroldegian.

Aginagako Eskola Txikia:
14:30-16:00 Kalejira, txarangaz mozorrotuta. Ondoren, txokolatada.

Zubietako Eskola Txikia:
15:00 Ikasle eta irakasleek gurasoekin kalejira, txarangaz mozorrotuta; Alamandegi, frontoia eta Barazarretik barrena. Eskolan amaituko da. 


Martxoak 1, larunbata
12:00
 Erraldoi txiki eta handien kalejira, dultzaineroek lagunduta.
16:30 Karaoke Festa Gaztelekuan (Mozorrotuta etorri!!!).
18:00 Burrunbazale txarangarekin, kalejira Usurbilgo Gaztetxetik abiatuta.
21:30 Afaria Usurbilgo Gaztetxean. Ezinbestekoa mozorrotuta agertzea. Txartelak salgai 13 eurotan, NOAUA!n, Txiribogan eta Irratin, otsailaren 26ra arte.