Usurbilgo gazte mugimenduak eta Parekidetasun Kontseiluak martxoaren 8aren bueltarako egitaraua osatzen dabiltza. Albiste honetan beherago datoz, momentuz, lotuak dituzten ekitaldiak; Artzabalgo bertso-afaria, autodefentsa feminista tailerra edota mikromatxismoen inguruko gaztetxeko hitzaldia. Hitzorduoz gain, baliteke martxoaren 8an bertan ekimenen bat izatea ere.
Momentuz, eta lotua duten eskaintzaren inguruan, bi ohar; batetik, Emakumeon Egunerako antolaturiko egitarauari Artzabalen ospatuko den bertso-afariak emango diola hasiera. Martxoaren 6an, iluntzeko 21:00etan. Amaia Agirre gai jartzaile lanetan dela, hiru bertsolarik parte hartuko dute saioan; Miren Amurizak, Ane Labakak eta Alaia Martinek. Bertso-afaritarako txartelak salgai daude jada 15 eurotan, Txiribogan eta Artzabalen. Txartelak erostea ez utzi azken momentura arte; bertso-afaritan 70 lagunentzako lekua egongo baita.
Autodefentsa feminista tailerra
Izen ematea irekita dago baita, martxoaren 14 eta 15erako Parekidetasun Kontseiluak emakumeentzat antolatu duen autodefentsa feminista tailerrerako. Maitena Monroyk zuzenduko dituen saioetan parte hartzeko, aurrez apuntatu beharra dago; parekidetasuna@usurbil.net helbidera idatzita.
Hona hemen, 2014ko Emakumeon Egunerako behin behineko egitaraua:
Martxoak 6, osteguna
21:00 Bertso afaria Artzabalen:
-Bertsolariak: Miren Amuriza, Ane Labaka eta Alaia Martin.
-Gai jartzailea: Amaia Agirre.
-Afarirako txartelak:: 15 eurotan salgai Txiribogan eta Artzabalen. 70 lagunentzako lekua.
-Menua: ongietorri aperitiboa, gula eta otarrainxka entsalada epela, entrekota goarnizioarekin, eta etxeko pantxineta txokolate beroarekin. Kafea eta edaria barne.
Antolatzailea: Parekidetasun Kontseilua.
Martxoak 7, ostirala
22:00 Hitzaldia Usurbilgo Gaztetxean: “Maitasun erromantikoa eta mikromatxismoak”. Hizlaria: Ainara Santamaria.
Antolatzailea: Gazte Mugimendua.
Martxoak 14-15, ostirala eta larunbata
Ordutegia:ostirala: 17:00-20:30. Larunbata, 9:30-14:00.
Tokia: Potxoenea.
Autodefentsa feminista tailerra emakumeentzat, Maitena Monroyrekin. Doan. Izen ematea, aurrez: parekidetasuna@usurbil.net
Antolatzailea: Parekidetasun Kontseilua.
Apirilaren 16ra arte
Larraitz Lazkanoren artelan erakusketa; Artzabalen.