Larunbateko Inauteri Festa egunerako, afaria antolatu da Usurbilgo Gaztetxean. Otordurako txartelak erosteko azken eguna da asteazken hau. 13 eurotan salgai daude NOAUA!ko egoitzan, Irratin eta Txiribogan. Gaztetxeko afariko menua, goxoa eta merkea; paella, solomoa eta postrea.
INAUTERIETARAKO AGENDA
Otsailak 25, asteartea
18:30 Zumarteko Kantu-Kantari Taldearen eta Zumarte Abesbatzaren inauterietako kontzertua Sutegin.
Otsailak 28, ostirala
Udarregi Ikastola:
Haur Eskolan: mozorrotuta dantza egingo dute gelan eta 2 urtekoak Eguneko Zentrora bisitan joango dira.
10:00 Lehen Hezkuntzako ikasleen desfilea.
11:15 HH, LH eta DBHko ikasleen emanaldia Oiardo Kiroldegian.
Aginagako Eskola Txikia:
14:30-16:00 Kalejira, txarangaz mozorrotuta. Ondoren, txokolatada.
Zubietako Eskola Txikia:
15:00 Ikasle eta irakasleek gurasoekin kalejira, txarangaz mozorrotuta; Alamandegi, frontoia eta Barazarretik barrena. Eskolan amaituko da.
Martxoak 1, larunbata
12:00 Erraldoi txiki eta handien kalejira, dultzaineroek lagunduta.
16:30 Karaoke Festa Gaztelekuan (Mozorrotuta etorri!!!).
18:00 Burrunbazale txarangarekin, kalejira Usurbilgo Gaztetxetik abiatuta.
21:30 Afaria Usurbilgo Gaztetxean. Ezinbestekoa mozorrotuta agertzea. Txartelak salgai 13 eurotan, NOAUA!n, Txiribogan eta Irratin, otsailaren 26ra arte.