Udarregi, Aginaga eta Zubietako ikasleak, mozorrotzen lehenak

Noaua Aldizkaria 2014ko ots. 27a, 00:00

Hasi dira Inauteriak Tolosan. Asteburuan ospatuko dira herri askotan. Usurbilen, bihar hasiko da Inauteri Jaia. Eta Udarregi, Aginaga eta Zubietako Eskola Txikikoak izango dira lehenak mozorrotzen.

Otsailak 28, ostirala
Udarregi Ikastola:
Haur Eskolan: mozorrotuta dantza egingo dute gelan eta 2 urtekoak Eguneko Zentrora bisitan joango dira. 
10:00 Lehen Hezkuntzako ikasleen desfilea.
11:15 HH, LH eta DBHko ikasleen emanaldia Oiardo Kiroldegian.

Aginagako Eskola Txikia:
14:30-16:00 Kalejira, txarangaz mozorrotuta. Ondoren, txokolatada.

Zubietako Eskola Txikia:
15:00 Ikasle eta irakasleek gurasoekin kalejira, txarangaz mozorrotuta; Alamandegi, frontoia eta Barazarretik barrena. Eskolan amaituko da. 


Martxoak 1, larunbata
12:00
 Erraldoi txiki eta handien kalejira, dultzaineroek lagunduta.
16:30 Karaoke Festa Gaztelekuan (Mozorrotuta etorri!!!).
18:00 Burrunbazale txarangarekin, kalejira Usurbilgo Gaztetxetik abiatuta.
21:30 Afaria Usurbilgo Gaztetxean. Ezinbestekoa mozorrotuta agertzea. Txartelak salgai 13 eurotan, NOAUA!n, Txiribogan eta Irratin, otsailaren 26ra arte.