Igeltsero ofiziala eta peoia kontratatzeko lan deialdiak egin ditu Udalak

Noaua Aldizkaria 2014ko ots. 27a, 00:00

Usurbilgo Udalak lanpostuok betetzeko bi langile kontratatu nahi ditu, 5 hilabetez eta aldi baterako, “Usurbilgo hainbat guneetan hormigoizko adokinez eraikita eta hondatuta dauden zoladurak konpontzeko”. Hautaketa prozesuan parte hartzeko lanbide.net atarian orrialdea zabalduko da eta interesdunek martxoaren 3tik 10era eman ahal izango dute izena.
Lanbiden izen ematea ziurtatua denean, eskaera bat aurkeztu beharko da Usurbilgo Udalean eta honekin batera  NAN-a, lan bizitzaren kopia eguneratua (martxoaren 3 aurretiko egoera jasotzen duena) eta gida baimenaren kopia aurkeztu beharko dute. Ezagupenak eta lan trebetasunak neurtzeko lanbide bakoitzeko froga praktiko bat burutuko da.

Hautaketa prozesuan parte hartzeko baldintza hauek bete behar dira:
Lan eskatzaile gisa Lanbide erakundean izen emanda egotea, langabetu bezala.
Usurbilen erroldatua egotea.
Euskara: ahozko erabilpen egokia, 1. profilaren baliokide.
Gidatzeko baimena izatea.
Gainera, igeltsero ofizialak, obra zibileko zereginetan igeltsero ofizial bati dagozkion ezagutzak eta esperientzia izan beharko ditu.
Igeltsero peoiaren kasuan berriz 6 hilabetetako esperientzia izan beharko du  aipaturiko lanbidean.

Bi lanpostu hauetarako lehentasuna izango dute:
Hautapen data aurreko hamabi hilabeteen barruan langabezia laguntza edo prestazioa amaitu dutenak.
Azkeneko lan harremana enplegu eskaintzaren data aurreko bi urteetan amaitu izana.
Langabezia laguntzarik ez jasotzea.
Diru Sarrerak Bermatzeko errentaren jasotzaileak.
35 urte baino gazteagoa eta 45 urte baino zaharragoa izatea.
Emakumea izatea.
Pertsona desgaitua izatea.