Ekainaren 8an ospatuko den erabakitze eskubidearen aldeko giza-katerako izena eman ahal izango da igande honetan. Usurbilgo Gure Esku Dago bilguneak informazio mahaia jarriko du, eguerdiko 12:00etatik aurrera frontoi inguruan. Gogoan izan, giza-katean parte hartzeko norberak, Durango eta Iruñea lotuko dituen ibilbideko metro bat erosi beharko duela, 5 eurotan. Usurbilen 400 herritar biltzeko erronka finkatua dago.