Azken ostiraleko elkarretaratzea, 20:00etan Mikel Laboa plazan

Noaua Aldizkaria 2014ko ots. 28a, 00:00

Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea deitu dute ostiral honetrakol. Gaur iluntzeko 20:00etatik aurrera mobilizatzeko deia egina dago, Mikel Laboa plazan.

"Preso eta iheslarien ekarpena konponbidean", solasaldia martxoaren 6an
Iazko ekainaren 15ean Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak eta abenduaren 28an, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak urte luzeetako gatazka politikoaren konponbiderako bide-orriak ezagutzera eman zituzten. “Bi ekarpen horien dimentsio politikoa, bertan planteatutako hainbat gaiei buruzko zehaztasunak, orain artean jorratu ez dituzten bideen planteamenduez galderak egiteko eta argitasunak izateko” solasaldia antolatu du Aitzaga Elkarteak, martxoaren 6rako, 19:00etan Sutegin.

Kazetari batek gidatuko duen saioaren baitan, herritar batek parte hartuko du; egun, Iheslari Politikoen Kolektiboko mintzakide den Xabier Miguel Ezkerrak. Eta berarekin batera; Juan Karlos Ioldi preso ohi eta Harrera taldeko kideak; eta Amaia Izkok, abokatu eta Sortuko bozeramaileak. Solasaldi irekia izango denez, galderak egiteko aukera egongo da.