Alaitasuna, kolorea, garaiko jantzi eta karrozak... Inauteri Festaz gozatzen ari den usurbildar koadrila bat duzue ondoko irudian. Baina ez dira mozorrotuta kalera atera diren bakarrak. Giro euritsua ez da etxean geratzeko aitzakia izan, martxoko lehen egun honetan. Lagun koadrilak, guraso eta seme-alabak, mozorro festaz gozatzen dabiltza eguerditik. Web orrialde honetako Argazkitegia atalean dituzue, 2014ko Inauteri Festa honetako lehen irudiak. Datozen ordu eta egunotan osatzen joango gara albuma, larunbat honetako, eta atzo ikasleek eskaini zituzten emanaldien argazkiekin.
Zuek ere animatzen bazarete, bidali inauterietako erretratuak; erredakzioa@noaua.com helbidera. Astelehenerako bidaltzen badituzue, datorren astekarian argitaratuta ikusi ahal izango dituzue, baita web orrialde honetako Argazkitegia atalean ere.
Gozatu inauteri festaz!