Ziortzaren udako kanpaldirako aurrematrikulazio epea zabalik

Noaua Aldizkaria 2014ko mar. 3a, 00:00

Martxoaren 17ra arte egongo da apuntatzeko aukera. Uda honetarako bi txanda antolatu dituzte, Errioxako Peñaloscintos aldera joateko: lehenengoa, DBHko ikasleentzat, uztailaren 8tik 22ra; eta bigarrena, uztailaren 22tik 31ra Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailakoentzat. Izen emateko orriak Parrokian eta Sutegin eskuratu ahal izango dira. Orriok, datuekin beteta, beranduenez martxoaren 17rako Parrokiko postontzian utzi beharko dira, edo postaz bidali bestela, helbide honetara: ziortzage@gmail.com. Martxoaren 15ean, larunbat honetan, 11:00-13:00 artean ere Parrokira gerturatuta apuntatu ahal izango da. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, udako kanpaldirako plazak mugatuak izango dira.

Iazko kanpaldiko lehen txandan, DBH-ko taldearekin ateratako argazkia duzue ondokoa.