Martxoaren 8ari begira, Usurbilgo Gazte Asanbladak, Ernaik eta Parekidetasun Kontseiluak elkarlanean antolaturiko ekimenen artean dugu, ostegun honetan, martxoaren 6an, iluntzeko 21:00etatik aurrera Artzabalen ospatuko den bertso-afaria. Amaia Agirre gai jartzaile lanetan dela, hiru bertsolarik parte hartuko dute saioan; Miren Amurizak, Ane Labakak eta Alaia Martinek. Bertso eta bertso artean, menu goxo askoa dastatu ahal izango da Artzabalen: ongietorri aperitiboa, gula eta otarrainxka entsalada epela, entrekota goarnizioarekin, eta etxeko pantxineta txokolate beroarekin. Kafea eta edaria barne. Bertso-afarirako txartelak salgai daude jada 15 eurotan, Txiribogan eta Artzabalen. Txartelak erostea ez utzi azken momentura arte; bertso-afaritan 70 lagunentzako lekua egongo baita.
Martxoaren 6ko ekimen honez gain, hitzaldi, tailer, erakusketa edota kontzertu gau bat ere iragarri dituzte Usurbilgo Gazte Asanbladak, Ernaik eta Parekidetasun Kontseiluak, Martxoaren 8aren bueltarako:
Martxoak 6, osteguna
21:00 Bertso afaria Artzabalen:
-Bertsolariak: Miren Amuriza, Ane Labaka eta Alaia Martin.
-Gai jartzailea: Amaia Agirre.
-Afarirako txartelak:: 15 eurotan salgai Txiribogan eta Artzabalen. 70 lagunentzako lekua.
-Menua: ongietorri aperitiboa, gula eta otarrainxka entsalada epela, entrekota goarnizioarekin, eta etxeko pantxineta txokolate beroarekin. Kafea eta edaria barne.
Antolatzailea: Parekidetasun Kontseilua.
Martxoak 7, ostirala
22:00 Hitzaldia Usurbilgo Gaztetxean: “Maitasun erromantikoa eta mikromatxismoak”. Hizlaria: Ainara Santamaria.
Antolatzailea: Gazte Mugimendua.
Martxoak 8, larunbata
Kontzertu gaua.
Antolatzailea: Gazte mugimendua.
Martxoak 14-15, ostirala eta larunbata
Ordutegia:ostirala: 17:00-20:30. Larunbata, 9:30-14:00.
Tokia: Potxoenea.
Autodefentsa feminista tailerra emakumeentzat, Maitena Monroyrekin. Doan. Izen ematea, aurrez: parekidetasuna@usurbil.net
Antolatzailea: Parekidetasun Kontseilua.