Parekidetasun Kontseiluak eta Gazte Mugimenduak, hau da, Gazte Asanbladak eta Ernaik, elkarlanean osatu dute, martxoaren 8aren bueltan, egunotan herrian ospatuko diren hainbat ekimen. Hitzorduon artean, badira aurrez izen ematea eskatzen duten zenbait deialdi. Denboran gertuen dugun ekimenetik hasita, ostegun honetan, bertso-afaria ospatuko da, 21:00etatik aurrera Artzabalen. 70 lagunentzako lekua dago, plaza mugatuak beraz, eta aurrez erosi beharra dago sarrera, Artzabalen bertan edo Txiribogan.
Parekidetasun Kontseiluak antolatu du Miren Amuriza, Ane Labaka eta Alaia Martin bilduko dituen ekitaldia. Baita, martxoaren 14 eta 15erako Potxoenean antolatu duen autodefentsa feminista tailerra ere. Emakumeei zuzenduriko saio hauetan parte hartu nahi duenak ere, izena aurrez eman behar du. Doan, parekidetasuna@usurbil.net helbidera idatzita.
Ekitaldioi, Usurbilgo Gazte Mugimenduak astebururako antolaturiko beste bi hitzordu gehitu behar zaizkie; mikromatxismoei buruzko hitzaldia ostiral honetan, eta kontzertu gaua, larunbatean, martxoak 8, Emakumearen Egunean hain zuzen.
Martxoak 6, osteguna
21:00 Bertso afaria Artzabalen:
-Bertsolariak: Miren Amuriza, Ane Labaka eta Alaia Martin.
-Gai jartzailea: Amaia Agirre.
-Afarirako txartelak:: 15 eurotan salgai Txiribogan eta Artzabalen. 70 lagunentzako lekua.
-Menua: ongietorri aperitiboa, gula eta otarrainxka entsalada epela, entrekota goarnizioarekin, eta etxeko pantxineta txokolate beroarekin. Kafea eta edaria barne.
Antolatzailea: Parekidetasun Kontseilua.
Martxoak 7, ostirala
22:00 Hitzaldia Usurbilgo Gaztetxean: “Maitasun erromantikoa eta mikromatxismoak”. Hizlaria: Ainara Santamaria.
Antolatzailea: Gazte Mugimendua.
Martxoak 8, larunbata
23:00 Emakumeon Eguneko kontzertu gaua, Usurbilgo Gaztetxean.
Antolatzailea: Gazte Mugimendua.
Martxoak 14-15, ostirala eta larunbata
Ordutegia: ostirala: 17:00-20:30. Larunbata, 9:30-14:00.
Tokia: Potxoenea.
Autodefentsa feminista tailerra emakumeentzat, Maitena Monroyrekin. Doan. Izen ematea, aurrez: parekidetasuna@usurbil.net
Antolatzailea: Parekidetasun Kontseilua.