Sagardotegiko afaria antolatu du EHGAM-ek, martxoaren 29rako

Noaua Aldizkaria 2014ko mar. 5a, 00:00

Iaz bezala, Arratzain sagardotegia hautatu du Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimenduak (EHGAM), “Maribollotrans Sagaydotegia” ospatzeko. Martxoaren 29an egingo den afaritara joan nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena, martxoaren 24a baino lehen. Egun horren aurretik egin beharko dute ordainketa, Laboral Kutxako kontu zenbaki honetan: 3035 0063 82 0630030222. Prezioak: 24 euro afaria, 32 euro otordua eta Arratzain sagardotegira joateko autobusa. Ordainketak egiterakoan, ez ahaztu nork bere izen abizenak adierazteaz. Afalaurretik, trikipoteoa ospatuko da arratsaldean Txirristratik abiatuta. Eta EHGAM-ek antolaturiko festa eguna, Donostiako Doka kafe antzokian amaituko da. Hauxe, martxoaren 29rako, osatu duten egitaraua:

18:15 Donostiako Amara Plaza hotelaren ondoko geltokian biltzeko hitzordua. Autobusez Usurbilera.
18:45 Trikipoteoa Txirritratik abiatuta.
20:30 Afaria Arratzain sagardotegian.
01:00etatik aurrera, Kikili-festa Donostiako Dokan, DJ Askea eta DJ On-ek girotuta.

Informazio gehiago: http://ehgam2010.blogspot.com.es/