Arteixoko (Galiza) kuartelean hilda agertu zen gazte baten heriotza salatzeko elkarretaratzean, ustez Guardia Zibila iraintzeagatik 15 lagun prozesatu ditu Fiskaltzak. Prozesatuok euren egoeraren berri ematen ari dira Herrialde Katalanetan, edota espainiar estatuan. Hego Euskal Herrian dabiltza egunotan; Bilbon, Leioan, Laudion, Donostian edota Gasteizen hitzaldi bana eskainiko dute. Eta ostegun honetan, martxoaren 6an, Usurbilen izango dira, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Gaztetxean.
"Fiskaltzak senide, lagun eta elkartasuna adierazi dugun orori Guardia Zibilaren aurkako irainak egozten dizkigu, Arteixoko guardia zibilen kuartelean gertaturiko Diego Viñaren heriotzaren inguruan egia bilatzeagatik. Elkartasuna ez da delitua, errepresiorik ez!" eskatzen dute, bihar hitzaldia eskainiko duten lagunek.
Sarean arakatzen aritu gara, eta gai honi buruzko informazio gehiago aurkitu dugu, honako blog honetan (erdaraz dago idatzia):
http://pacosalud.blogspot.com.es/2014/03/como-murio-diego-vina.html