Pilota txapelketako finalak asteburuan

Noaua Aldizkaria 2014ko mar. 7a, 00:00

Usurbilgo Pilota Elkarteko bi taldeek norgehiagoka ezin garrantzitsuagoak jokatuko dituzte asteburuan. Bi arreta gune nagusi izango ditugu; Azkoitian eta Iruran zer gertatuko, begira egongo gara larunbat honetan, martxoaren 8an.

Xabier Santxok eta Julen Urruzolak Ohorezko Mailako Euskal Herriko Txapelketako finala jokatuko dute, arratsaldeko 17:00etan hasita Azkoitian. Amezketako Zazpi Iturri taldekoak izango dituzte aurkari. Behar Zanarekin lehiatuko dira bestalde, Enrike Huizi eta Mikel Landa. Gipuzkoako Trinkete Txapelketako finala jokatuko dute Iruran, larunbat arratsaldeko 18:30etatik aurrera.