Eskubaloi eta futbol taldeak lehiara berriz, inauterietako etenaldiaren ostean

Noaua Aldizkaria 2014ko martxoaren 7a

Aurreko asteburuan ospatu zen mozorro festa dela eta atseden hartu ostean, ohiko jardunera bueltatuko dira Usurbil FT eta Usurbil Kirol Elkarteko taldeak. Albiste honetan beherago dituzue, asteburuan etxean jokatuko dituzten neurketen ordutegiak. Partida hauez gain, eskubaloi taldeen bilgunetik helarazi diguten oharra. Infantil nesken taldeko hiru jokalari deitu dituzte Gipuzkoako Selekzioarekin entrenatzera; Enara Egizabal, Naia Marcos eta Maria Elosegi. Igandean, martxoak 9, 13:00etan Donostiako La Salle Kiroldegian.

Futbola
Martxoak 8, larunbata
15:30
Neskak: Usurbil F.T.-Zumaiako

Martxoak 9, igandea
10:00 Kadeteak, areto futbola (Hernaniko kiroldegian): Usurbil F.T.-Anoetako Ikastola.
17:00 Jubenilak: Usurbil F.T.-Hernani C.D.

Eskubaloia
Martxoak 8, larunbata
9:30 Alebin mutilak: Udarregi 5A-Urnieta 5A
10:30 Infantil neskak: Udarregi B Usurbil-La Salle Legazpi
11:30 Infantil mutilak: Udarregi Usurbil-Ordizia Orkli
18:30 Jubenil mutilak (Urnietako Udal Kiroldegian): Udarregi Usurbil-Karibe Zaharra

Martxoak 9, igandea
10:00 Kadete neskak: Usurbil K.E.-Zuazo
11:30 Senior mutilak, 1. territoriala: Usurbil K.E.-Ordizia Eskubaloia