Xabier Santxo eta Julen Urruzola pilotariak, Ohorezko Mailako txapeldunak

Noaua Aldizkaria 2014ko martxoaren 10a

Euskal Herriko Txapeldun berriak ditugu Xabier Santxo-Julen Urruzola. Ohorezko Mailako finala jokatu zuten larunbatean, Azkoitian. Amezketako Zazpi Iturri pilota elkartekoak izan ziren aurkariak finalean, Altuna eta Elustondo. 22-16 irabazi zuten finala Xabierrek eta Julenek, eta argazkian txapela jaso berri ageri dira. Zorionak!