Itoitz Rodriguez, Espainiako txapeldun

Noaua Aldizkaria 2014ko martxoaren 11

Itoitz Rodriguez atleta usurbildarrak 400 metro libreetako Espainiako Txapelketa irabazi du. “Sekulako balentria egin du 16 urteko gazteak”, Ion Lopezek aditzera eman digunez. “Orain arte jokatu dituen Espainiako Txapelketetan zorte txarragatik emaitza onik lortu ez badu ere, aurtengoan arantza kendu du Itoitzek eta sekulako erakustaldia emanez urrezko domina irabazi du”.
Urrezko domina irabazteaz gain, denbora bikaina lortu zuen Rodriguezek. 48 segundo eta 99 ehuneneko denbora eginda, berea zen Euskadiko jubenil (bere maila) eta junior (bera baina bi urte zaharragoak) mailetako errekorra gainditu zuen.
Gogoan izan otsaileko azken asteburuan Itoitzek Euskadiko jubenil mailako 200 metroko lasterketan ere urrezko domina lortu zuela.