Euskal Herria-Kortsika topaketa hastear

Noaua Aldizkaria 2014ko martxoaren 11

Ostegun eta ostiral honetan ospatuko dira, Kantu Taldeak antolatu dituen ekitaldiak. Aurretik ordea gogoan izan, asteartero moduan, gaur bilduko direla kantu zaleak, asteroko entsegu saioan. 18:30-19:30 artean, Udarregi Ikastolako musika gelan. Martxoaren 13 eta 14an, Euskal Herria-Kortsika topaketa:

Martxoak 13, osteguna: hitzaldia
Hitzaldia:"Kortsika, gaur egungo egoera politikoa, soziala eta kulturala".
Edukia: Kortsikak Frantziako konstituzioa aldatuz eskumen gehiago lortu nahi ditu. Kortsikera hizkuntzaren koofizialtasunaren alde agertu berri da Kortsikako Biltzarra. Zertan da kortsikeraren egoera? Kortsikako FLNC, berriz ere armak hartzeko prest da (2013ko ekaina). FLNC -Fronte di Liberazione Naziunale Corsu- ofizialki 1976an sortu zen eta Kortsikaren independentzia aldarrikatzen du. Erakunde honen erasorik ohikoenak uharteko higiezin-enpresen interesen eta estatuaren aparatu ofizialen aurkakoak izan dira. Frantziak azken 200 urteetan kortsikarrenganako izan duen jarrera kolonialista ere etengabe salatu dute komunikatuetan. Alderdi politikoak. Independentzia... Guztiaz jardungo du gai hauetan aditua den Joseba Alvarezek. 

Hizlaria: Joseba Alvarez Forcada. Sorturen Donostiako bozeramalea. Batasunako nazioarteko harremanetarako arduraduna izan dena.  
Ordua: 19:30.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Sarrera: doan.
Antolatzailea: Kantu Taldea.
Babeslea: Usurbilgo Udala.

Martxoak 14, ostirala: kantu jaialdia eta afaria
19:30 Kantu jaialdia, Kortsikako L´Arcusgi musika talde polifonikoaren eskutik.
Sarrerak: 5 euro aurrez Lizardi liburu dendan. 10 euro, egunean bertan.
Edukia: Arcusgi taldea Kortsikan, Bastiako eskualdean 1984an sortu zen. Bost musikari eta bederatzi kantariz osatutako taldea da. Kortsikar hizkuntza eta kortsikar kulturaren alde lan egiten du. Askatasuna izateko borrokatzen duten herriekiko eta herri zapalduekiko elkartasuna adierazten dute. Arcusgi euskaldunokiko hurbil sentitzen da eta plazer handiz dator Euskal Herrira kantatzera. Bere kantu-bilduman, Arcusgik euskal kantuak ere baditu, eta kantaldi honetan ere abestuko ditu. 2010eko apirilaren 30ean izan ziren Usurbilen. Iparra-Hegoa kultur elkarteak eta Usurbilgo Udalak antolatuta egin zen kontzertua Sutegin.

21:30 Kantu afaria Iruin Sagardotegian, L´Arcusgi taldearekin eta Kuxkuxtu txarangarekin.
Sarrerak: 25 euro aurrez, martxoaren 9ra arte salgai Artzabalen eta Lizardi liburu dendan.
Edukia: sagardoz zintzurra bustiz, kantuz aritzeko aukera aparta. Kortsika eta Euskal Herria lotzen dituen lagun-arteko kantu eta parranda.

Antolatzailea: Kantu Taldea.
Laguntzailea: Iparra-Hegoa.
Babeslea: Usurbilgo Udala.