385 langabetu otsailean, krisialdia hasi ostetik erregistratu den kopuru altuena

Noaua Aldizkaria 2014ko mar. 12a, 00:00

Krisialdia hasi zenetik ez da halakorik gertatu, langabeziak zoritxarreko marka berri bat hautsi du Usurbilen. 2007az geroztik udalerri honetan inoizko langabezia tasa altuena erregistratu da, tradizioz hilabete beltza izan ohi den otsailean. Estatuko Enplegu Zerbitzuak 385 langabetu zenbatu ditu Usurbilen. Orain arteko marka altuena hain zuzen, iazko, 2013ko otsailak zuen, 382 langabeturekin. 

Urte hasieran baino 8 langabetu gehiago zituen udalerri honek otsailean. Abenduan 19 langabetu gutxiago zeuden, 366. Bereziki 25-44 urte artekoen artean eman da hazkunde handiena. Baina ohi denez, bada aldatzen ez den ezaugarri bat; emakumezkoak dira langabetu gehienak.

Sektorekako datuak bere horretan mantentzen dira. 385 langabetu usurbildarretatik, 250 zerbitzuetakoak ziren otsailean. Kontratazioari dagokionez, hemen bai, aldaketa nabarmena; langabetu kopuruak gorantz egin duen azken hileotan, gorantz egin du baita erregistraturiko kontratu kopuruak. Otsailean ez, joan den hilean beherantz. Urtarrilean 330 kontratu erregistratu ziren, 285 otsailean. Gehienak aldi baterako, zerbitzuen sektorean. Gizonezko gehiago kontratatu ziren (172), emakumezkoak baino (113).

Igoera orokorra berriz
Urte hasieran bezala, Buruntzaldeko udalerri guztietan ere gorako bidean jarraitzen du langabezia-tasak. 81 langabetu gehiago zeuden otsailean, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo bailara honetan. Eta Gipuzkoa mailan ere beste hainbeste; pixkanaka, 50.000 langabetura gerturatzen ari gara. Joan den hilean, urte hasieran baino lanik gabeko 336 gipuzkoar gehiago zeuden.

Honatx, otsaileko langabezia datuak:
 
Usurbil: 385.         Buruntzaldea: 5.195.         Gipuzkoa: 49.152.

Sexuaren eta adinaren arabera
Emakumezkoak: 209.
25 urtetik behera: 10.
25-44 urte artean: 109.
45 urtetik gora: 90.

Gizonezkoak: 176.
25 urtetik behera: 11.
25-44 urte artean: 98.
45 urtetik gora: 67.
 
Sektorearen arabera
Nekazaritza: 6.
Industria: 71.
Eraikuntza: 43.
Zerbitzuak: 250.
Aurretik lanik gabe: 15.

Buruntzaldea
Andoain: 1.125.
Astigarraga: 358.
Hernani: 1.427.
Lasarte-Oria: 1.499.
Urnieta: 401.
Usurbil: 385.
Guztira: 5.195.

Gipuzkoa
Guztira: 49.152.

Erregistraturiko lan kontratuak
Guztira: 285.
Aldi baterakoak: 266.
Zerbitzuen sektorean: 171 (industrian 96).
Sexuaren arabera: 172 lan kontratu gizonezkoenak, 113 emakumezkoenak.