Irteera, bazkari, antzezlan eta hitzaldiak antolatu ditu Gure Pakea Elkarteak datorren Jubilatu Asterako. Adi, ekitaldion artean, Zumaia aldera egin asmo duten txangoan parte hartzeko eta Aialde-Berri sagardotegian bazkaltzeko luzatu duten gonbita onartzen dutenek, aurrez eman beharko baitute izena. Ostegun hau, martxoaren 13a baino lehen, Gure Pakea Elkarteak Artzabalen duen bulegoan.
Hona hemen, 2014ko Jubilatu Asteko egitarau osoa:
Martxoak 17, astelehena
17:00 Hitzaldia (erdaraz): “Sendagai generikoak”. Hizlaria: Karmen Ariz.
Martxoak 18, asteartea
17:00 Hitzaldia (bi hizkuntzetan): “Arazo larriekiko erreakzioa”. Hizlaria: Rafael Kortabarria.
Martxoak 20, osteguna
16:30 Antzezlana: “Vivir en Villa Tatiritaina”. Partaideak. Oñatiko jubilatu taldea.
Martxoak 21, ostirala
9:00 Irteera (Usurbilgo tren geltokitik): Zarautz-Axkixu-Zumaia.
Bazkaria, Zumaiako jubilatu elkartean. Prezioa: 18 euro.
Martxoak 23, igandea
12:00 Meza.
14:00 Bazkaria Aialde-Berri sagardotegian. Sagardotegiko menua: 20 euro bazkideentzat, 27 euro gainerako jubilatuentzat.
Izen ematea: martxoaren 13ra arte, Artzabalgo Gure Pakea Elkarteko bulegoan.