Hona hemen, abiatzear diren zenbait ikastaroetako izen emateen berri:
KZguneko ikastaroak
Martxoan goizez irekitzen dute, 9:00-13:00 artean (Informazio gehiago: 943 023 684):
-KZgunea Internet ikastaroa: martxoaren 17tik 28ra, 11:00-13:00 artean (erdaraz).
-OpenOffice Writer Oinarrizkoa: martxoak 24, 9:00-11:00 artean.
-OpenOffice Writer Aurreratua: martxoak 25, 9:00-11:00 artean.
-Software Librea ikastaroa: apirilaren 1etik 14ra, 16:00-18:00 artean.
-Sare Sozial ikastaroa: apirilaren 3tik 16ra, 18:00-20:00 artean.
Lineako patinen ikastaroa
San Praixku Guraso Elkarteak antolatuta Usurbilgo Udalaren laguntzaz, 4-12 urte arteko haurrentzat, Aginagako frontoian. Zortzi saio izango dira guztira, asteazken arratsaldeetan, 16:45-17:45 artean: martxoak 26, apirilak 2, apirilak 9, apirilak 30, maiatzak 7, maiatzak 14, maiatzak 21 eta maiatzaren 28an. Izen emateko deitu telefono zenbaki honetara: 636531650 (Ana). Ordaindu beharreko kuota: 20 euro San Praixku Guraso Elkarteko kideen haurrek, 30 euro gainerakoek.
Autodefentsa feminista tailerra
Martxoaren 8a joan zaigu baina ez dira amaitu, Emakume Langileen Egunaren harira, Usurbilen antolatu diren ekimenak. Zabalik jarraitzen du, Parekidetasun Kontseiluak ostiral eta larunbat honetarako, martxoaren 14 eta 15erako Potxoenean antolatu duen autodefentsa feminista tailerrean izen emateko epeak. Emakumeei zuzenduriko saio hauetan parte hartu nahi duenak, aurrez apuntatu behar du. Doan, parekidetasuna@usurbil.net helbidera idatzita. Maitena Monroyk zuzenduko du ikastaroa.
Defentsa pertsonalerako ikastaroa
Martxoaren 18tik apirilaren 10era. Saioak astean bitan izango dira; astearte eta ostegunetan, 19:30-21:30 artean, Oiardo Kiroldegian. Matrikulazioa, 80 euro eta plazak mugatuak izango dira. Izen ematea eta informazio gehiago, 943 46 46 22 telefono zenbakian.
Ikastaroaren helburua, "erasotzaile posible batengandik ihes egiteko orduan baliagarri diren ezagueren eta abilezien ekarpena egitea da, eta egoera kritiko bati erantzuteko gai izatea, lehendabizi, distrazioko eta autokontroleko teknikak erabiliaz; eta erasoa saihestezina ada autodefentsazkoak erabiliaz erasotzailea menderatzeko".
Defentsa Pertsonaleko Oinarrizko Teknikak ikasteko saioetara, "edozein pertsonak joan ahal du, forma fisikoa edo adin zehatz bat izateko beharrik izan gabe". Kalean edota etxebizitzetan, halako erasoak %24 hazi direla ohartarazten dute DYA-tik, "eta bi sexuetako pertsonei eta adin guztietakoei eragiten die".
Adinekoen zaintzaileentzako ikastaroa
Bestalde, martxoaren 17tik 21era antolatu du DYA-k "Zahartzea: zaintza eta autobabesa. Teoriatik praktikara" izeneko ikastaroa. Ekimena, adinekoen senide eta zaintzaileei zuzendua dago. Saioak, aipatu moduan, martxoaren 17tik 21era, egunero eta goizez, 9:00etatik 13:00etara. Matrikularen prezioa, ikastaroko eduki guztiak biltzen dituen eskuliburua barne dela, 110 eurotakoa izango da. Plazak mugatuak izango dira, "irakatsitako prestakuntzaren kalitatea bermatzeko asmoz". Izen emateko edo argibide gehiago, 943 46 46 22 telefono zenbakian.
Hautemate sentsorialak, sexualitatea, sendaketa bat nola egin, etxebizitza seguruagoa izan dadin nola moldatu edo larrialdi egoeretan nola erantzun ikasiko dute, ikastaroko parte hartzaileek. Ezbeharren bat jasateko aukera gehiago dutenez, "murrizketa sentsorialak edo mugikortasunekoak dituzten pertsona nagusien istripuak saihesteko oinarrizko ezagutzak ikasiko dituzte" baita. Guztia, teoria eta praktika uztartuta, modu erraz eta entretenigarrian. Ikastaroan izen emateko, ez da derrigorrezkoa aldez aurretik osasun ezaguerak izatea.