Auzolanerako deia Udarregi Ikastolatik

Noaua Aldizkaria 2014ko mar. 13a, 14:12



Zurgin, diseinatzaile, brikolaje zale eta abarren bila dabiltza ikastolan. Datorren ikasturtean, Haur Hezkuntzako espazioen antolaketa berri bati ekitekoak dira eta gela horietan egitura berri batzuk jarri nahi dituzte. Horregatik luzatzen diete herritarrei, auzolanerako gonbita. 

Laguntzeko prest dagoen orok, eman dezala izena ikastolako idazkaritzan. Udarregitik berri eman dutenez, auzolan esperientzia honetan parte hartuko dutenak “ez dira bakarrik arituko, izan ere, Mondragon Unibertsitateko aholkularien gidaritza eta aholkularitza, ondoan izango dugu”.