Jangeletako elikadura ekologikoari buruzko hitzaldia, 18:00etan Udarregin

Noaua Aldizkaria 2014ko martxoaren 13a


"Zergatik elikadura ekologikoa Haur Eskolan eta Ikastolako jangeletan?" galderari erantzuten saiatuko dira, gaur arratsaldean ikastolako erdiko aretoan burutuko den solasaldian. 0-16 urte arteko ikasleen gurasoei zuzendua dagoen hitzordua, Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkarteak, Haur Eskolako Guraso Taldeak eta Ekolapikok antolatu dute.