Mikel Karton bakarlariak giroturiko afari beganoa, 20:30etatik aurrera Gaztetxean

Noaua Aldizkaria 2014ko martxoaren 13a

Heldu da martxoko bigarren osteguna, afari beganoaz gozatzekoa. Borondatearen truke, plater goxo askoak dastatu ahalko dira gaur iluntzeko 20:30etatik aurrera Usurbilgo Gaztetxean. Oraingoa gainera, afaloste musikatua izango da; Mikel Karton bakarlaria gonbidatu baitute Alkartasuna Kooperatibako egoitza ohira. Kaleratu berri duen "Protesta ahotsa" bere lehen diskako abestiak entzuteko aukera egongo da Gaztetxean.