Musika Eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek parte hartuko dute, baina baita nahi duen herritar orok ere. Lipdub-ean agertu nahi duzuenok, hurbildu arratsaldeko 17:45etarako Zumarte atarira. "Gertakaria garrantzitsua izango da eta gonbidatu nahi zaituztegu guraso eta herritar guztiei ere parte hartzera, zuek ere Zumarte zaretelako. Animatu eta etorri ondo pasatzera!", luzatu dute gonbita.
Martxoaren 25etik 30era ospatuko den X. Soinurbil Musika Astea girotuko duen ekimen berri honetan parte hartuko duten ikasleei begirako zenbait ohar plazaratu dituzte Zumartetik. Grabaziora modu honetan jantzita agertu beharko dute ikasleek:
- Musika Txokoa 1 eta 2, koloretako arropa (gurasoen ardurapean egon beharko dute).
- Musika Txokoa 3 eta 4, koloretako arropa.
- Pianoko ikasleak, beltzez.
- Biolina eta Perkusio ikasleak, galtza ilunekin (kamiseta guk utziko diegu).
- Trikitixa, Pandero eta helduen abesbatzakoak baserritarrez.
- Gitarrako ikasleak, “makarra” arropa.
- Klarinete, Saxofoi, Flauta eta Tronpeta ikasleak, galtza ilunak eta kamiseta txuria.