Euskal Herria-Kortsika topaketa, hitzaldi batekin hasiko da gaur

Noaua Aldizkaria 2014ko mar. 13a, 14:37

Kortsikari buruzko hitzaldi batekin abiatuko da gaur, bost urte bete dituen Kantu Taldeak martxoaren 13 eta 14 honetarako antolatu duen topaketa. Joseba Alvarez Forcada, Sorturen Donostiako bozeramaile eta Batasunako nazioarteko harremanetarako arduradun ohia arituko da, "Kortsika, gaur egungo egoera politikoa, soziala eta kulturala" izeneko ekitaldian, hizlari lanetan. 19:30etatik aurrera Sutegiko auditorioan. Sarrera doan.

Bihar berriz, L´Arcusgi talde kortsikarrak emanaldia eskainiko du Sutegin. Eta ondoren, kantu-afaria Iruin sagardotegian: 

Martxoak 13, osteguna
19:30 Hitzaldia Sutegin: “Korsika. Gaur egungo egoera politikoa, soziala eta kulturala”. Hizlaria: Joseba Alvarez Forcada. Sarrera, doan.

Martxoak 14, ostirala
19:30 Kantu jaialdia Sutegin, L´Arcusgi korsikar musika talde polifonikoaren eskutik. Sarrerak aurrez eskuratu ahal izango dira; 5 eurotan, Lizardin. Edo egunean bertan, 10 eurotan. 
21:30 Kantu-afaria Iruin sagardotegian, L´Arcusgi taldekoekin eta Kuxkuxtu txarangarekin. Txartelak salgai: martxoaren 9ra arte, Lizardin eta Artzabalen. Prezioa: 25 euro.