Lipdub grabazio koloretsu eta mugitua

Noaua Aldizkaria 2014ko mar. 13a, 19:23


Zumarte Musika Eskolakoak dantza batean jarri dituzte ikasle, irakasle eta gurasoak ostegun arratsalde honetan. Grabatu berri dute "musika lau haizeetara" zabalduko duen lipdub berria. Martxoaren 25etik 30era ospatuko den Soinurbil Musika Astearen hamargarren edizio borobila girotzera datorrena. Gaur grabaturikoaren emaitza, egunotan ikusgai izango duzue youtube atarian. Albiste honetako argazkien gainean klikatuta, irudiak tamaina handiagoan ikus ditzakezue.