Ziortzako udako kanpamenduan aurre matrikulatzeko azken egunak

Noaua Aldizkaria 2014ko martxoaren 14a

Astelehenera arte, martxoaren 17ra arte eman daiteke izena, uztailerako Peñaloscintosen (Errioxa) antolatu duten ekimenean. Larunbat honetan, martxoaren 15ean, goizeko 11:00etatik 13:00etara apaiz-etxera hurbilduta apuntatu ahalko dute, LH 5-6 mailetako eta DBH-ko ikasleek. Gogoan izan, aurrematrikulatzeko epea dela Ziortzakoek  zabaldu dutena. Uztailean bi txandatan burutuko den udako kanpaldirako plazak mugatuak izango dira.

Larunbatean apaiz-etxera hurbildu eta izen emateko modurik ez duenak, antolatzaileen posta elektronikoko helbide hau balia dezakete; ziortzage@gmail.com. Edota izen emate orriak Parrokiako postontzian ere utzi daitezke, datorren astelehena baino lehen. Eskuorriok Parrokian eta Sutegin jaso ahal izango dira. Argibide gehiago; ziortzage@gmail.com

Ziortzaren udako kanpaldia, ohi bezala, uztailean egingo da, bi txandatan banatuta. Hamalau egun iraungo duen lehenengo txandan DBHkoek parte hartu ahalko dute; uztailaren 8tik 22ra. LH 5 eta 6. mailetako ikasleei zuzenduriko bigarren txanda, laburragoa,  uztailaren 22tik 31ra luzatuko da.