Usurbil FT-ko preferente taldekoak animatzera joateko deia

Noaua Aldizkaria 2014ko mar. 14a, 12:12



Neurketa erabakigarria jokatuko dute, larunbatean 17:30etan Martutenen, etxekoen aurka. "Sailkapenean lehenengo lau sailkatuen barruan ditugu bi taldeok,  puntu bateko aldearekin. Igoeraren alde pauso indartsu bat egiteko, neurketa irabaztera irtengo dira Usurbil FT-ko mutilak", futbol taldeen bilgunetik berri eman dutenez. Horregatik, partida garrantzitsu hau ikustera joateko gonbita luzatzen dute: "Usurbil FT-tik beraiek animatzera joateko gonbita luzatzen dizuegu. Animatu zaitezte! Aupa mutilak!".

Preferente taldekoak beraz Martutenera doaz asteburuan futbolean jokatzera. Klubeko beste talde batzuk ordea Haranen jokatuko dute. Baita eskubaloi talde batek baino gehiagok ere, hauek Oiardo Kiroldegian:

Futbola Haranen
Martxoak 15, larunbata
9:30 Benjamin topaketa: LH 3.
10:15 Benjamin topaketa: LH 4.
11:00 Alebin neskak: Udarregi 5A-Langile B
15:30 Neskak: Usurbil F.T.-Eibar S.A.D.
17:30 Jubenilak: Usurbil F.T.-Oiartzun K.E.

Martxoak 16, igandea
10:00-12:00 Futbol Eskola: Usurbil F.T.-Beti Ona C.D.

Eskubaloia Kiroldegian
Martxoak 15, larunbata
9:30 Alebin mutilak: Udarregi 5B-Udarregi 5A
9:30 Alebin mutilak: Udarregi 6B-Urnieta 6A
10:30 Alebin mutilak: Udarregi 6A-Urnieta 6B
11:45 Infantil neskak: Udarregi A Usurbil-Trapaia Taberna Pulpo
13:00 Infantil neskak: Udarregi C Usurbil-Leizaran B
17:15 Kadete mutilak: Usurbil K.E.-La Bacaladera Hondarribia
19:00 Senior mutilak, 2. nazionala: Ucin Aluminio Usurbil-Lau Bide Jatetxea

Martxoak 16, igandea
10:00 Senior neskak: Usurbil K.E.-Aiala Zarautz
11:30 Jubenil neskak: Usurbil K.E.-Zuazo