Autodefentsa feminista ikastaroa asteburuan

Noaua Aldizkaria 2014ko martxoaren 14a

Ikastaroa bi egunekoa izango da. Saioak ostiral eta larunbat honetan, martxoaren 14 eta 15ean; ostiral arratsaldeko 17:00etatik 20:30etara eta larunbat goizeko 9:30etatik 14:00etara Potxoenean. Maitena Monroyk zuzenduko du ikastaroa. Martxoaren 8ko egitarauaren baitan antolatu du ekimen hau, Parekidetasun Kontseiluak. Emakumeei zuzenduriko ikastaroan parte hartzeko aurrez eman behar da izena, parekidetasuna@usurbil.net helbidean.

Larraitz Lazkanoren erakusketa
Joan berri zaigun Emakume Langileen Nazioarteko Egunari begirako beste hitzordu bat; apirilaren 16ra arte Artzabalen bisita daitekeen Larraitz Lazkano artistaren, “Emakumeen arteko begirada sinergikoak” izeneko erakusketa. “Euskal herritar emakume baten eta arabiar kulturako herri anitzeko hainbat emakumeen arteko elkar begirada sinergikoa proposatzen digu”, Artzabalen bisita daitekeen artelan bildumak. Lazkanoren lan gehiago helbide honetan kontsulta daitezke: larraitzlazkano.blogspot.com