12 hilabeteko ibilbidea osatu du Usurbilgo Sortuk. Urteurren honi loturiko batzarra deitu dute larunbaterako, martxoaren 15erako, 10:00etan Artzabalgo ekitaldi aretoan. Bilkuran, gatazka konpontzeko Ezker Abertzaleak eginiko ekarpenez jardungo dute eta berriki Ezker Abertzaleak hausnarketarako plazaratu den “Euskal Herria Bidean” dokumentua aurkeztuko dute. “Bilera irekia da, bere burua Sortukide ikusten duen edonorentzat zabalik egongo da”, luzatu dute gonbita.
Larunbateko hitzorduan, “argipen ariketa egitea da gure asmoa”. Orain arte, Ezker Abertzaleak konponbidearen alde eginiko urratsen gaineko hausnarketa egin asmo dute; “Ezker Abertzaleak azken urteotan eman dituen aurrerapausoak, batez ere aldebakartasunarena, indar metaketarena, proposamen berriak”. Eta etorkizunera begira ere jarriko dira:
Eguna: martxoak 15, larunbata.
Ordua: 10:00.
Tokia: Artzabalgo ekitaldi aretoa.
Deitzailea: Sortu Usurbil