Soinurbil musika astea hamargarren ediziora iritsi da. Eta urteurrena ospatzeko, lipdub bat grabatu dute Zumarte Musika Eskolako ikasle, guraso zein lagunek. Bideoan ikusiko dituzue, Musikaren Doinuan kantuaren bueltan, dantzan eta kantuan. 24 ordu ez dira pasa sarean ipini zenetik eta dgaoeneko 600dik gora bisita izan ditu. Martxoaren 25ean asteartea hasiko da X. Soinurbil, haurrentzat Porru Dj-ak eskainiko duen erromeriarekin.
X. Soinurbil Musika Astea, martxoak 25-30
Martxoak 25, asteartea
Porru Dj-a Haurrentzako erromeria
18:00 Frontoian. Sarrera: doan. Bereziki haurrei zuzendutako erromeri dibertigarria. Famili giroan ondo pasatzeko. Abestiak kantatzeaz gain, dantzarako koreografiak erakutsiko zaizkie haurrei, baita beraiekin dauden gurasoei ere, nahi badute. Ordu t’erdiko iraupena duen emanaldi fresko-freskoa.
Martxoak 26, asteazkena
Organo erakustaldia
18:00 eta 19:00 Salbatore Elizan. Sarrera: doan. Usurbilgo Organoa berezia da. 1907an Parisen eraiki zen. Cavaillé-Coll lantegietan Joan Luis Atxegaren eskutik Usurbilgo organoa gertutik ikusteko aukera paregabea izango dugu.
Martxoak 27, osteguna
Zumarteko Taldeen Emanaldia eta Tobera Musika Eskolarekin trukaketa
18:30 Sutegiko auditoriumean. Sarrera doan. Zumarteko Trikitixa eta pandero taldea, saxofoi taldea, Talde instrumentala eta Zumarte Gazte abesbatza. Ondoren Zumarte Musika Eskolak gonbidaturik, Tobera Musika Eskolako ikasleek (Zegama, Segura, Zerain eta Mutiloakoek) musika emanaldia egingo dute Usurbilen.
Martxoak 28, ostirala
Kalejira
19:00 Kaxkoan. Antolatzaileak: Usurbilgo Kantujira taldea, Zumarte Musika Eskolako Abesbatza, Trikitilari Taldea, Txistulari Taldea eta Hurbilago (Usurbilgo merkatari eta ostalarien elkartea).
Herritar orok parte har dezake. Kanturako gogoz dagoenak aukera ederra du. Liburuxka hartu eta parte hartzea eskatzen da. Gure kantuak kantatuz eta gozatuz une goxo bat pasatzera gonbidatuta gaude guztiok. Horrez gainera, Usurbilgo MUXIKO taldeak oraintsu ikasten ari diren dantzak plazaratuko ditu.
Martxoak 29, larunbata
Rock-Pop taldeen kontzertua
22:00 Frontoian. Sarrera doan. Egitaraua: “IXAKSON-AK” taldea (Zumarte), “TAPIWAN” taldea (Zumarte), “3P4” taldea. “TAPIMAX” taldea (Zumarte), “NESK-QUIK” taldea (Zumarte), “JUANANTZONEKO OKUPAK” taldea, “THE HASTESLEN´S” taldea (Zumarte), “ZAPPA” taldea (Zumarte), “ARTO2XAR” taldea, “GANBARAKADA” taldea (Zumarte)
Martxoak 30, igandea
Andoaingo musika banda eta abesbatza kalejira. 11:30 Zumartetik. Kalejira herrian zehar eta 12:30ean Frontoian Emanaldia
Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala