Irteera, bazkari, antzezlan eta hitzaldiak antolatu ditu Gure Pakea Elkarteak hasi berri dugun aste honetarako. Sendagai generikoen inguruko hitzaldi batekin hasiko dituzte gaur, 17:00etatik aurrera Artzabalen, igandera arte luzatuko diren hitzorduak. Jubilatu Astean zehar, Zumaia aldera txangoa egin asmo dute, edota Aialde-Berri sagardotegian bazkalduko dute. Ekitaldiotarako izen ematea martxoaren 13an itxi zuten.
Hona hemen, 2014ko Jubilatu Asteko egitarau osoa:
Martxoak 17, astelehena
17:00 Hitzaldia (erdaraz): “Sendagai generikoak”. Hizlaria: Karmen Ariz.
Martxoak 18, asteartea
17:00 Hitzaldia (bi hizkuntzetan): “Arazo larriekiko erreakzioa”. Hizlaria: Rafael Kortabarria.
Martxoak 20, osteguna
16:30 Antzezlana: “Vivir en Villa Tatiritaina”. Partaideak. Oñatiko jubilatu taldea.
Martxoak 21, ostirala
9:00 Irteera (Usurbilgo tren geltokitik): Zarautz-Axkixu-Zumaia.
Bazkaria, Zumaiako jubilatu elkartean. Prezioa: 18 euro.
Martxoak 23, igandea
12:00 Meza.
14:00 Bazkaria Aialde-Berri sagardotegian. Sagardotegiko menua: 20 euro bazkideentzat, 27 euro gainerako jubilatuentzat.
Izen ematea: itxita.