NOAUA! Kultur Elkarteak ostegun honetarako, martxoaren 20rako, 19:00etan Sutegiko auditorioan antolatu duen euskarazko film laburren emanaldian parte hartuko du. Proiekzio amaieran egingo den solasaldian. Ekitaldian ikusi ahalko den filmetako bat zuzendu du Pello Gutierrezek; "Abuztua" izenekoa.
Nazioarte mailako bi sari entzutetsu jaso zituen iaz, ikus-entzunezko lan honengatik; Palermoko Sorsi Corti Zinemaldiko Fikziozko Film Labur Onenaren saria eta Film Laburren Masterra Lublineko (Polonia) Golden Anteaters Zinemaldian. Nazioarteko beste hainbat jaialdietan ere proiektatu dute “Abuztua”. Etxean ere, Lekeitioko Euskal Zinearen jaialdian, “Zilarrezko antzara” saria eman zioten.
Julen da film labur honetako protagonista. Bere kabuz mugitu ezin duen amona zaintzen geratzen da uda batean. Hor hasten da “Abuztua”. Hortik aurrerakoen berri, osteguneko Laburbiran. Zazpi proiekzio guztira, ordu eta laurdeneko saioa, arratsaldeko 19:00etan hasita, Sutegiko auditorioan. Sarrera doan:
Abuztua. 2013 (17´) Pello Gutierrez
Aio. 2013 (10´04´´) Erabaki produkzioak: Oihan Amezua, Karlos Ibarbia, Netzer Bereziartua, Asier Sustaeta
Euskaldun berriaren esketxa. 2013 (5´12´´) Kepa Errasti
Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa. 2013 (13´20´´) Aitor Gametxo, Maider Fernandez Iriarte eta Maria Elorza
Marylin. 2013 (11´15´´) Iñaki Beraetxe
Plaza bakarra. 2013 (3´06´´) Mediaworks 3.0: Ion Vazquez Eizagirre, Carlos Alonso Dorrego, Ion Baratas Iglesias, Elbire Rico Játiva
Sormenaren bide ezkutuak. 2013 (15´36´´) Lara Izagirre