Eskualdeko udalek eta Lanbidek sustatuta, apirilaren 2an eta 3an, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean. “Zure enpresa nola sortu eta kudeatu”, hauxe da Gertu Asesores S.L. enpresak doan emango duen ikastaro berri honen izenburua. “Ekintzaileei eta lan merkaturatzeko helburuarekin auto enpleguan aukera ona ikusten dutenei zuzendua dago”, Usurbilgo Udaletik berri eman dutenez. Ikastaroak bi egun iraungo ditu, apirilaren 2tik 3ra izango da eta ordutegi honetan eskainiko da; 10:00-13:00 artean eta 16:00-19:00 artean, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean. Eskualdeko Lanbideko bulegoetan eman daiteke ikastarorako izena, Andoainera deituta, 943 304 221 telefono zenbakira (Nerea Yurrebasorengatik galdetu), edo ekinean@andoain.org helbidera idatzita.
Udal lan deialdia
Bitarteko kontu hartzailetza lanpostua betetzeko deialdia plazaratu du Usurbilgo Udalak. Interesdunek eskabideak aurkezteko martxoaren 18ra arteko epea izango dute. Deialdi honen bidez, “Usurbilgo Udalean epe motzean beharko den bitarteko kontuhartzaile funtzionarioa hautatzeko prozesua” burutuko da, “oposizio sistema erabiliz”. Lan deialdi honen oinarriak, otsailaren 26ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean kontsulta ditzakezue: https://ssl4.gipuzkoa.net/euskera/gao/2014/02/26/e1401583.htm
Baita Usurbilgo Udalaren web orrialdean ere: www.usurbil.net