Zubieta lehena Gipuzkoan, Joko Garbian

Noaua Aldizkaria 2014ko martxoaren 17a

Joko Garbiko Gipuzkoako Txapelketako finalak jokatu zituzten zubietarrek larunbatean, Oiartzungo Elorsoro kiroldegian. Ezker pareteko modalitatean izandako azken neurketotan, zubietarrak txapeldun ditugu. Seniorren taldeak, Joseba eta Josu Aizpurua anaiek 40-36 irabazi zieten Behar Zana taldeko Mitxelena eta Santxezi. Jubeniletan, txapeldunorde amaitu zuten Txomin Bordagaraik eta Antton Arrillagak. Oiartzungo Ondaro eta Leonetek aurre hartu zieten. Azken emaitza; 40-30, etxekoen alde. 

Ondoko irudian duzue, Zubieta Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketako finalera eraman duen laukotea. Zorionak!