19:00etan hasiko da Laburbira euskarazko film laburren proiekzioa Sutegin. Ikusiko ditugun lanen artean, Pello Gutierrezen “Abuztua” izenekoa. Nazioarte mailako bi sari entzutetsu jaso zituen iaz, Palermoko Sorsi Corti Zinemaldian eta Film Laburren Masterra Lublineko (Polonia) Golden Anteaters Zinemaldian. Nazioarteko beste hainbat jaialdietan ere proiektatu dute “Abuztua”. Etxean ere, Lekeitioko Euskal Zinearen jaialdian, “Zilarrezko antzara” saria eman zioten. "Abuztua" filmaren trailerra da ondoko bideoan ikusiko duzuena.
Julen da film labur honetako protagonista. Bere kabuz mugitu ezin duen amona zaintzen geratzen da uda batean. Hor hasten da “Abuztua”. Hortik aurrerakoen berri, osteguneko Laburbiran. Zazpi proiekzio guztira, ordu eta laurdeneko saioa, arratsaldeko 19:00etan hasita, Sutegiko auditorioan. Sarrera doan:
Abuztua. 2013 (17´) Pello Gutierrez
Aio. 2013 (10´04´´) Erabaki produkzioak: Oihan Amezua, Karlos Ibarbia, Netzer Bereziartua, Asier Sustaeta
Euskaldun berriaren esketxa. 2013 (5´12´´) Kepa Errasti
Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa. 2013 (13´20´´) Aitor Gametxo, Maider Fernandez Iriarte eta Maria Elorza
Marylin. 2013 (11´15´´) Iñaki Beraetxe
Plaza bakarra. 2013 (3´06´´) Mediaworks 3.0: Ion Vazquez Eizagirre, Carlos Alonso Dorrego, Ion Baratas Iglesias, Elbire Rico Játiva
Sormenaren bide ezkutuak. 2013 (15´36´´) Lara Izagirre